Emakumeentzako urpekaritza bataioak antolatu dituzte Intxaurrondon
Martxoaren 6an, igandea, egingo dituzte, Kantauri Garbia elkartearen eskutik.
Emakumearen egunaren harira, hainbat jarduera egingo dituzte hirian. Horietako bat da Kantauri Garbia elkarteak antolatu duena. Izan ere, Intxaurrondoko igerilekuan emakumeentzako urpekaritza bataioak antolatu dituzte.
Martxoaren 6an, igandean, izango dira, 10:00etatik 13:00etara, doan. “Emakume genero identitatea daukaten pertsonei zuzenduta dago, 4 urtetik aurrera”, adierazi dute elkartetik. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi kantaurigarbia@gmail.com helbidera.