Haur zein helduentzako jarduerak eskainiko dituzte Ibaetako jaietan
Martxoak lehenaren etorrerarekin, Aingeru Zaindariaren elizaren inguruan erromeria egin zuten, urtero legez. Goizeko mezaren ostean, salda, trikitixa, herri jolasak eta bertsolariak izan zituzten aukeran. Asteartean hasitakoak jarraipena izango du asteburuan, Ibaetako jaietako egitarauan proposatutako jarduerekin.
Gazte zein helduek ongi pasatzeko parada izango dute gaur. Gazteentzako playback dantzaokea antolatu dute, 18:30erako; eta 18 urtetik gorakoentzako danborrada-poteoa egingo dute. Irteera elizaren behekaldetik egingo dute, 21:15ean, baserritar, arrantzale edo zuriz jantzita. Gauean, gazte taldeen kontzertuak eskainiko dituzte: Arkaiko, La Ska Brass eta Ze Esatek!.
Egun osoko plana proposatu dute biharko. Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoen Kolore ikuskizuna egongo da ikusgai, 12:00etan; eta, arratsalderako, haur jolasak antolatu dituzte: lokotx, arrautza eta zinta lasterketa. Aingeru Zaindarira igoera 17:00etan egingo dute. Egan musika taldearen lehen emanaldia 19:30ean iritsiko da. Gauean hiru kontzertu eskainiko dituzte, 23:30ean: Ezustean, Burun Danga eta Rock Kam Broom.
Igandean, toka eta bote txapelketa (10:30), haurrentzako marrazki lehiaketa (11:00), patata tortila lehiaketa (12:30) eta mus txapelketa (17:00) izango dira. Herri kirolen jaialdia ere egingo dute, 17:30ean. Ondoren, Egan musika taldeak bigarren emanaldi bat eskainiko du, 18:30ean.
IBAETAKO JAIAK 2016
Martxoak 4, ostirala. Aitor Zabaleta plazan edo Lau Tximeneta frontoian (eguraldiaren arabera).
17:30: ORIA txaranga eta buruhaundiak.
18:00: Txokolatada.
18:30: Gazteentzako playback dantzaokea.
21:15: Danborrada-poteoa auzoan zehar (18 urtetik gorakoentzat). Irteera Elizaren behekaldetik. Jantziak: arrantzale, baserritarra, eta jantzi zuria. (Aldez aurretik entsaio bat, martxoaren 2an, asteazkenean, 20:15ean, Elizaren behekaldean).
22:30: Gazte taldeen kontzertuak: ARKAIKO, LA SKA BRASS eta ZE ESATEK! Lautximeneta frontoian.
Martxoak 5, larunbata. Aitor Zabaleta plazan edo Lau Tximeneta frontoian (eguraldiaren arabera).
12:00: Haurrentzat ikuskizuna: GARI, MONTXO ETA JOSELONTXOk Kolore ikuskizuna aurkeztuko dute dute (Lautximeneta frontoian).
13.15: IBAETAKO DANTZA. (Lautximeneta plazan –frontoi ondoan-).
16:30: Haurrentzako jolasak: Iokotxa lasterketa, arraultza lasterketa, zinta lasterketa (ezinbestekoa da bizikleta ekartzea) eta abar.
17:00: Krosa: Aingeru Guardakora igoera. Izen-ematea: Aitor Zabaleta plazako oholtzan.
18:00: ORIA txaranga eta buruhandiak.
18:30: Txokolatada.
19:30: Sardina jatea (TXOKITO tabernan).
19:30: EGAN taldearen emanaldia. AGUR-BIRA MUNDIALAREN hasiera (Lautximeneta frontoian).
21.00: Poteo-herrikoia ELEKTRO-TXARANGArekin (Lautximeneta plazatik).
23:30: Musika taldeen emanaldiak: EZUSTEAN, BURUN DANGA eta ROCK KAM BROOM!!! (Lautximeneta frontoian).
01:30: Koxkortuentzako (18 urte eta askoz gehiago bete dituztentzat) zinta lasterketa. Ezinbestekoa da bizikleta eramatea.
Martxoak 6, igandea. Aitor Zabaleta plazan edo Lau Tximeneta frontoian (eguraldiaren arabera).
10:00: Diana eta dultzaineroak.
10:30: Toka eta bote txapelketa (izena emateko epea: 10:15).
11:00: Eskolarteko haur krosa Errotaburun.
11:00: Haurrentzako marrazki lehiaketa Errotaburun.
12:30: Patata tortila lehiaketa (izena emateko epe: 12:15).
12:45: Sagardo dastaketa.
16:30: IBAI IKASTOLAko ABESBATZA, auzoko elizan.
17:00: Mus azkarra txapelketa, ARATZ erretegian.
17:30: Herri kirolen jaialdia: Ugaitz Mugerza eta Jesus Mari Mujika aizkolariak, Inaxio Perurena harri jasotzailea, eta Ernesto Ezpeleta Bihurri.
18:30: EGAN taldearen azken emanaldia Ibaetako Jaietan -2016ean agur esango die musika eszenatokiei. Lautximeneta frontoian.
Martxoak 7, astelehena.
17:00: Umeen eguna (feriak prezio erdian).
17:30: ROLLERS jaialdia. DONOSTIROLLERSen laguntzaz (5 urtetik aurrera). Ume bakoitzak beharrezko ekipamendua eraman beharko du: kaskoa, patinak, belaunak babestekoak, eta abar.
18:45: Txokolatada.

Xabier Saldiasi oparitutako argazki bilduma

Txokolate-jatea

Xabier Saldiasi omenaldia

Xabier Saldiasi omenaldia

Ibaetako jaiak

Xabier Saldiasi omenaldia

Xabier Saldiasi omenaldia

Xabier Saldiasi omenaldia

Xabier Saldiasi omenaldia

Xabier Saldiasi omenaldia

Xabier Saldiasi omenaldia

Xabier Saldiasi omenaldia

Herri kirolak

Herri kirolak

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Aingeru Zaindariaren eguna

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak

Ibaetako jaiak