Hiriko bederatzi aretotan eskainiko dituzte dFeriako ikuskizunak
Arte Eszenikoen azokan antzerki eta dantza emanaldiez gozatzeko aukera egongo da.
jaialdiaren webgunean. Guztira, 30 konpainiek 31 ikuskizun (40 emanaldi) eskainiko dituzte, hiriko 9 agertokitan: Viktoria Eugenia Antzokia, Viktoria Eugeniako Klub Aretoa, Antzoki Zaharra, Lugaritz, Gazteszena, Intxaurrondo, 2016 Gunea, Tabakalera Patioa eta Tabakalera Ruiz Balerdi Aretoa.
Arte eszenikoen azoka da dFeria eta dantza zein antzerki emanaldiak biltzen ditu hirian. Bereziki profesionalei zuzendutako azoka den arren, emanaldiak publikoarentzat irekiak izante dira, eta sarrera salgai daude.
Mireia Gabilondo donostiarrak, esaterako, bi antzezlanekin parte hartuko du: Muxua ikuskizunean aktore gisa arituko da, Tanttakarekin (asteartean 16:00etan gazteleraz eta 19:00etan euskaraz, eta asteazkenean euskaraz 19:00etan, Tabakaleran); eta El Florido Pensil -en, berriz, zuzendaria da (asteazkenean, 19:00etan, Antzoki Zaharrean).
Sarreren prezioak:
dFeriako XXII. ekitaldia martxoaren 7tik 10era bitartean izango da. Programazio eszeniko osoa eta jarduera paraleloak kontsulta daitezke
- Viktoria Eugeniako. Martxoaren 6a arte: 18/10 €. dFERIA egunetan: 20€/12€.
- Gainontzeko aretoak. Martxoaren 6 arte: 10 €. dFERIA egunetan: 12€.