"Talde lanak eta ilusioak ematen digu aurrera jarraitzeko indarra"
Donosti Berri Txirrindulari Eskolak bere taldekideak aurkeztuko ditu Lugaritz kultur etxea, 19:30ean.
Donosti Berri. 35 txirrindulari ditu, eta 10 bat pertsona ibiltzen dira laguntzaile lanetan.
“Talde gaztea da baina gogor egiten dute lan”, esan du Ander Markina Donosti Berriko ordezkariak. Laguntzaile gisa aritzen da Markina. Eskola honetan txirrindulari profesional izateko bidean egiten dute lan. Hori da erronka, baina helburu hori lortzeko bidean jasotzen duten esperientzia nabarmendu dute: “txirrindulari gisa ere bai, baina batez ere pertsona gisa garatzen laguntzen diegu. Eta batez ere taldean lan egiten erakusten diegu”, azaldu du Markinak.
Donosti Berri eskolak agerraldi bat egin du gaur udaletxean, eta talde-lan horixe da, hain zuzen ere, nabarmendu dutena. “Garai zailak pasa ditugu baina indartsu gaude. Talde-lanak eta ilusioak ematen digu aurrera jarraitzeko indarra”, esan du Markinak.
Aurten soinean eramango dituzten jantziak erakutsi berri dituzte. Babesle berri bat ere badute, Construcciones Victor Alvaro – Silamen, hain zuzen ere. Victor Alvaro, enpresako arduradunaren hitzetan, “talde osoa elastiko berdinarekin, eta irrifar batekin entrenatzen ikustea nahikoa izan da gure apustua konpentsatzeko”.
Lugaritz kultur etxean egingo du Donosti Berri Txirrindulari Eskolak aurkezpen ekitaldi nagusia, gaur, 19:30ean.
Txirrindularitza aski kirol zabaldua da Euskal Herrian; zaletasun handia dago. Zentzu horretan, Martin Ibabe, Kirol zinegotziaren esanetan, “penagarria da txirrindularitza eskola bakarra egotea Donostian”. Horregatik, eskolari eta txirrindularitzari berari bultzada emateko konpromisoa erakutsi du.
Donostian dagoen txirrindularitza eskola bakarra da