Lilatoiko HITZA taldeak hainbat eskualdetako korrikalariak bildu ditu
Euskaraz, parekidetasunerantz lelopean egin dute korrika Lilatoiko HITZA taldeko parte hartzaileek. Eskualde guztietako HITZA hedabideek elkarlanean sortutako taldea da – Oarso Bidasoko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Goierriko Hitza, Busturialdeko Hitza eta Urola Kostako Hitza- , eta Gipuzkoa zein Bizkaiko hainbat korrikalari bildu ditu.
36 emakumek eman zuten izena taldean, baina ez dugu lortu denak argazki talde honetan harrapatzea. Gogotsu atera dira da HITZA taldea 27. Lilatoian. Aurten 7 urte bete ditu HITZA taldeak.



