Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarrak hitzaldi bat eskaini zuen duela urte batzuk, Guztiok izan beharko ginateke feminista izenburupean. Ikus-entzunezkoak arrakasta handia izan du YouTube-n –2.600.000 bisita baino gehiago ditu–, eta papereko euskarrian ere eskaini izan dute, hainbat hizkuntzetan.
Bada, Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteak dokumentua itzultzeko sustapen lana egin du, eta AEK-ko itzulpengintza zerbitzua arduratu da euskaratzeaz. Hala, irakurgai dago jada Plazara Goaz elkartearen webgunean. Liburua 30 minututan irakurtzen dela adierazi dute elkartetik, “modu atsegin eta entretenigarrian, gainera, egileari berari gertatutako hainbat pasadizoren bitartez”.
Halaber, nabarmendu dute “testua euskaratu eta guztion eskura jarri dugu genero berdintasunaren eta hizkuntza berdintasunaren aldeko aldarrikapenak ahizpak direlako. Arerio berdinak ditugu: informazio falta, aurreiritziak, estereotipoak, posizio hegemonikoan daudelako eta pribilegioak ez galdetzeko egoera bere horretan mantendu nahi dutenak… Emakumezkoak genero berdintasunaren alde borrokatzeaz gain, giltzarriak izan gara beti hizkuntza gutxiagotuen transmisioan eta berreskurapenean. Horregatik, gizartean dagokigun espazioa lortu ahala, hizkuntza horiek ere gurekin hedatzen ditugu”.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea