Albeniz eta Julian izan dira azkarrenak Ibaetako krosean
Auzoko jaien barnean jokatu dute lasterketa, Gipuzkoako Challengeari irteera emanez.
Gipuzkoako Challengearen hamalaugarren denboraldiari, joan den asteburuan. Euriari eta hotzari aurre eginez, 66 korrikalari bildu zituen lehiak. Horien artean, Egiako Mikel Albeniz izan zen azkarrena (21:58) eta Altzako Begoña Julian iritsi zen emakumeetan lehena (26:51). Ibaetako bizilagun azkarrenak Igor Labaka (23:37) eta Mamen Kapaldegi (31:24) izan ziren, horri esker IRUTXULOKO HITZAren urtebeteko doako harpidetza irabazi zuten.
Challengearen webgunean topa daiteke sailkapen osoa.
Ibaetako krosak irteera eman zion