Lorea Agirrek euskahalduntzearen erronka hartuko du hizpide
Euskaldunen aktibismoaren inguruko hitzaldia emango du Lorea Agirrek San Telmo Museoan, martxoaren 15ean; Irutxuloko Hitzak, Bagera Elkarteak eta Piztuk elkarlanean antolatutako ekitaldia da.
Euskaltzale eta euskaldun askoren ahotan dabil ahalduntzea eta aktibazioaren erronka. Euskarari buruzko diskurtsoa aldatzearen beharra, euskara sustatzeko kanpainak, erabilera, euskara elkarteen lana… Donostian, Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako kanpainarekin berriz ere indarra hartu du boteretzearen ideiak. Gai honen inguruan piztutako jakinmina asetzeko Lorea Agirre kazetaria eta Jakin-eko zuzendaria gonbidatu dugu hizlari gisa, martxoaren 15erako (19:00) antolatu dugun hitzaldira. Lorea Agirreri buruz gehiago jakin nahi baduzu ez galdu Hiru Damatxo-k Gure Bazka-n egin zion elkarrizketa.
Irutxuloko Hitzak, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta Piztuk elkarlanean prestatutako ekitaldia izango da. Lorea Agirrek euskahalduntzea eta feminismoari buruzko hitzaldia emango du, eta ondoren, Irutxuloko Hitzako kazetari baten galderei erantzungo die. Publikoak ere parte hartzeko aukera izango du, elkarrizketaren ondoren galderak egiteko aukera izango dute eta. Solasaldira etortzeko aukerarik ez dutenek galderak egin ditzakete Twitter bidez, #euskahaldun traola erabilita. Ekitaldi osoa irrati bidez jarraitzeko aukera izango da, Ttan Ttakun irratiak zuzenean emango baitu.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea