Manifestazio jendetsua egin dute, Emakumeen Nazioarteko Egunean
Donostiako mobilizazioan, berdintasuna aldarrikatzeaz gain, hainbat salaketa ere egin dituzte.
Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituta, ehundaka pertsonak parte hartu dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren manifestazioan. Bulebarretik irten eta Donostiako Erdialdeko kaleak aldarrikapenez bete dituzte. Baina ez hori bakarrik, hainbat egoera salatzeko parada ere ez dute galdu nahi izan, eta ibilbidean zehar geldialditxo batzuk egin dituzte.
Hasteko, Zara dendaren aurrean izan dira, eta Amancio Ortega jabeak emakume langileak esplotatzen dituela salatu dute. Horren harira, “lana banatu, ondasuna banatu; eta kapitalismoak zapaltzen gaitu” bezalako aldarrikapenak entzun dira.
Ondoren, Artzain Onaren aurrean eszena moduko bat irudikatu dute, emakumeen gorputzaren askatasunaren inguruan. Hala, “gure gorputzak gureak dira, utzi gorputzak bake santuan” gisako esaldiak oihukatu dituzte. Horrekin lotuta, Donostiako Erdialdeko denda batzuetan kartelak itsatsi, eta emakumeen estereotipoa salatu dute, gora gorputz anitzak bezalakoekin.
Azkenik, Euskal Herriko Koordinadora Feministaren izenean irakurri dute adierazpen bat: “Normalizazio prozesua bizi dugula Euskal Herrian dioskute. Patriarkatuaren funtzionamendu baketsua alegia? Baina emakumeok ez gara bakean bizi, ez behintzat emakumeon kontrako indarkeria normaltzat duen bake egoera neutralizatu honetan: zeinetan, emakumeon aurkako gutxiespenak, irainak, gustukoak ez diren txisteak, kolpeak, erailketak, prekarietate eta muturreko pobrezia egoerak, etab eguneroko errealitate diren gurean. Ez dugu patriarkatuaren bakean sinesten, herritarron ahalduntze, eta herria eraiki eta antolatzeko bide feminista aukeratzen dugu”.

Emakumeen Nazioarteko Egunaren manifestazioa