Big Dance munduko koreografia handienean parte hartuko dute hainbat donostiarrek.
Maria Zulueta, Big Dancen entseguan, ezkerretik lehena. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Maria Zulueta dantza irakaslea elkarrizketatu dugu. Izan ere, aurtengo Olatu Talka jaialdiaren barnean, Big Dance mugimenduarekin bat egingo du Donostiak. Hala, munduko koreografia handienean parte hartuko dute hainbat donostiarrek; eta hiriko irakasleek dute koreografia irakasteko ardura. Guztira, 50 herrialdetan 100.000 lagun inguru arituko dira dantzan, maiatzaren 20an, 13:00etan (herrialde bakoitzeko orduan). “Txorien mugimendu asko ditu, eta besoak mugitzen ditugu bereziki. “, dio Zuluetak. Ostiralean argitaratuko dugu elkarrizketa osoa.