Donostiara itzuli da Clara Gangutia margolaria
Ekain Arte Lanak galerian aurkeztuko du bere obra, apirilaren 23a arte.
paisaia eta bizitzako egunerokotasuna islatzen duten bilduma berria aurkeztera etorri da. Oraingoan, baina, ez ditu Donostiako inguruak irudikatu. Pasaiako hainbat koadro daude, eta bereziki gogoko duen Erromako bat. Denek errealismoa dute oinarri, eta kanpoaldeko guneak ez ezik, barnealdekoak ere lantzen ditu. “Orain arte gutxi egin izan dut horren inguruan, eta gogoa neukan sakontzeko”, azaldu dio margolari donostiarrak IRUTXULOKO HITZAri.
Guztira, 14 margolan egongo dira ikusgai, martxoaren 10etik apirilaren 23ra bitarte, Parte Zaharreko Ekain Arte Lanak galerian. Baina ez dira bakrrik egongo; epe horretan ere bere seme Juan Cruz Ibañezek argazki bilduma bat aurkeztuko du, galeriako Artista Gonbidatuen Paretean. Erakusketaren inaugurazioa bihar, osteguna, egingo dute, 19:30etik 21:00etara.
Donostian jaio zen 1952an, baina bost urterekin Madrilera joan behar izan zuen bizitzera Clara Gangutia margolariak. Ordutik, han eman du bere bizitza osoa eta han garatu du bere ibilbide artistikoa. Hala ere, Gangutiak hiriarekin harreman estua du, eta gogoko du ahal duen guztietan Donostiara itzultzea.
Bada, halaxe egin du egunotan. Izan ere,