Euskal presoen etxeratzea eskatzen jarraituko dute Amara Berrin
Anoeta estadioaren aurrean elkartuko dira asteazkenero.
Hogei urtez, asteazkenero, euskal presoak etxeratzea exijitu dute Amara Berrin. Orain arte Pio XII.ren plazan egin dute alkarretaratzea. Aurrerantzean, ordea, protesta egiteko lekua beste bat izango da. Presoen senide eta lagunak Anoeta estadioan, futbol zelaiaren parean elkartuko dira asteazkenero, 20:00etan.
“Gure lagun eta senideen etxeratzea eskatzen jarraituko dugu, baina autobus geltokiaren aldaketa dela eta, garai berrietan ikusgarritasuna irabazteko helburuz, martxoko lehen asteazkenetik aurrera Anoetako estadio aurrean elkartuko gara, euskal preso eta iheslari guztiak etxeratu arte”.
Joan den asteazkenean egin zuten lehen protesta Anoetan, eta gaur ere bertan elkartuko dira.