Desanexioaren aldarrikapenaren atzean sentimendu bat baino gehiago dagoela nabarmendu du Igeldoko Herri Kontseiluak
Igeldoko Herri Kontseiluko kide Iker Zinkunegi, Ander Zubeldia, Maider Illarramendi eta Ainhoa Gorostidi. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Igeldoren desanexioari buruz askotan hitz egin dute komunikabideek, baina gutxitan galdetu diete igeldotarrei aldarrikapen horren atzean dauden arrazoiengatik. IRUTXULOKO HITZA Igeldora hurbildu da, eta bertako erakunde nagusiarekin, Herri Kontseiluarekin, bildu da erantzunak jasotzeko. Hau guztiaren berri ostiraleko papereko edizioan emango dugu, erreportaje zabal baten bitartez. Hain zuzen ere, Herri Kontseiluko ordezkari Iker Zinkunegi, Ander Zubeldia, Maider Illarramendi eta Ainhoa Gorostidirekin hitz egin dugu.