'Martutene Jailbreak' garagardoa saritu dute Bartzelonan
Gar&Gar Donostia garagardotegiko Ortega anaiek jaso dute saria.
Gar&Gar Donostia garagardotegia 2012an sortu zuten. Zurriola, Urumea eta Igeldo dira, esaterako, artisau eran ekoizten dituzten garagardoak.
Oraingoan, ordea, Martutene Jailbreak garagardoa saritu dute. Bartzelonako Barcelona Beer Challenge lehiaketan hartu dute parte Jose eta Javi Ortega anaiek. Euren garagardoak American Porter&Stout mailako Silver domina jaso du.
Izendapen hau Martutene Jailbreak motako garagardoen etiketetan agertuko da hemendik aurrera, beren kalitatearen ikur gisa.
Ez da lehen aldia Gar&Gar Donostia garagardotegiko kideak Bartzelonan izaten direna. Izan ere, iaz lortu zuten lehen aldiz Barcelona Beer Festival-en parte hartzea, Igeldo garagardoarekin.