"Irakurri ahala, bere figura hazi egin zait"
'Txillardegiren borroka abertzalea' izeneko liburua idatzi du Pako Sudupek.
Txillardegiren borroka abertzalea. Azken batean, Txillardegi politikariaren biografia osatu duela esan daiteke, eta, horretarako, dozena erdi elkarrizketa egiteaz gain, pentsalariaren beraren idatziak eta bere ideietaz argitaratutakoak izan ditu oinarri.
Alderdi asko zituen Txillardegik: nobelista, pianista, hizkuntzalaria… baina horien artean politikariarena aukeratu du Sudupek. Hala, kronologikoki eta tematikoki sailkatu du argitalpena.
Politikan ibilbide sendoa izan zuen Txillardegik; Ekin zein ETAren sorreran egon zen, baina, gerora, utzi egin zituen. HBko mahai nazionalean egon zen sei urtez, eta Madrilen senataria ere izan zen. Horretaz gain, 1973an Aralar-en sartzea erabaki zuen, familia guztia aurka agertu bazitzaion ere. Hori guztia eta gehiago sakon aztertu du Sudupek.
Lanean hasi aurretik ere bazekien bere ideia gehienekin bat egiten zuela, baina, orain, argiago dauka: “Irakurri ahala, bere figura hazi egin zait”. Jose Luis Alvarez Txillardegiren omenezko liburu bat idatzi du Pako Sudupek (Azkoitia, 1959), donostiarraren alderdi politikoa azaleratuz: