Larunbatean hasiko dira Plaza Haundi estaltzearen alde sinadurak biltzen
Egia Bizirik auzo elkarteak plaza egokitzeko proiektu bat aurkeztu dio udalari.
Egia Bizirik auzo elkarteak. Behar nagusien arabera Plaza Haundi egokitzeko proiektu bat aurkeztu dio Donostiako Udalari. Gainera, larunbatean aldarrikapen honi bultzada emateko babes kanpaina bat abiatuko dute Plaza Haundin bertan.
Izan ere, Egian Euskaraz eguna ospatuko dute etzi, martxoak 12. Ekitaldi hau baliatuko dute Egia Bizirik auzo elkarteko kideek plaza estaltzeko proiektua aurkezteko auzotarrei, eta sinadurak biltzen hasteko. Berdaitz Gurutzeaga, auzo elkarteko ordezkariak azaldu duenez, “uda bitartean auzoan egiten diren jarduera jendetsu guztiak aprobetxatuko ditugu gure proiektuaren aldeko sinadurak jasotzeko”.
Hortaz gain, auzoko beste elkarte eta eragileei ere eskatuko diete euren atxikimendua, eta proiektua ezagutarazteko laguntza, ahoz-aho zabalduz auzoan. Change.org plataformaren bitartez ere egingo dute sinadura bilketa.
Ondoren, udalari aurkeztuko dizkiote sinadura eta atxikimendu orri guztiak. Udal gobernuak parte hartze prozesu bat abian jartzea nahi dute egiatarrek, “guztion artean erabakitzeko nolako estalkia nahi dugun, eta zertarako”. Prozesu horren bidez lortutako ekarpenak aintzat hartuta proiektu bat osatu eta beharrezko lanak egitea litzateke azken helburua.
Egiatarrentzat garrantzia handia du Plaza Haundik, erabilera anitza ematen diotelako, eta urte osoan gainera. Horregatik, Egiako bizilagun, elkarte eta eragile askok uste dute plaza modu egokian estaltzeko egitura berri bat behar dela.
Ez da eskaera berria, baina oraingoan pauso bat gehiago eman du