Hizkuntza aniztasuna adieraziko dute hamar mezuren bidez
Egurrezko mapa erraldoi bat ikus daiteke jada, Tabakaleraren ondoko Nestor Basterretxea plazan.
Hirikilabs lan ildoaren bidez; eta Donostia 2016en barnean kokatu dute. Helburua lortzeko, gogor aritu dira lanean 30 lagun: herritar donostiarrak, adituak eta sortzaileak. Hala, proposamenak jaso eta eztabaidatu ostean, hamar euskarri edo mezu osatzea erabaki dute. Hiriko kaleetan barrena jarriko dituzte egindako lanak datozen hilabeteetan, baina ezustekoei tartea utzi nahi izan diete, misterioa mantenduz.
Edonola, lehenengo euskarria ikus daiteke jada; hain zuzen ere, 20 metro koadroko egurrezko mapa erraldoi bat ipini dute Tabakaleraren ondoko Nestor Basterretxea plazan. Europako Hizkuntzen Mapa izena du, eta lurralde bakoitzean hitz egiten dituzten hizkuntza kopuruaren arabera zati bakoitzak erliebe gehiago edo gutxiago du. Gainera, lekuak zenbatuak daude, eta leku bakoitzean zein hizkuntza hitz egiten den kontsulta daiteke. “Hizkuntza txikiek mundua handitzen dute” leloa margotu nahi dute maparen eskuinetara, zortzi hikuntzatan. Kontua da, euria dela-eta, ez dutela idazteko aukerarik izan orain arte. “Ziur elkarrizketa interesgarriak sortuko direla maparen aurrean”, aipatu du aurkezpenean Iñaki Rifaterrak, maparen egileetako batek.
Bigarren euskarriaren berri ere eman dute: Hiztegi-makina. Arduradunen asmoa da sortu duten hiztegi-makina espazio publikoan jartzea, baina oraindik ez dute non jarri erabaki. Erabiltzaileek aukera izango dute euskara eta beste 50 hizkuntza ingururen arteko itzulpenak jasotzeko, 250 sarrerekin.
Europako hizkuntza aniztasuna Donostiako kaleetan islatuko du Euskarriak egitasmoak. Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak bultzatu du jarduera, Tabakalerako