Badator II. Irlandar Astea, eta harekin batera, garagardo azoka. Amarako Easo plazan garagardo goxoekin bustiko dituzte eztarriak. Gaur irekiko dute plazan jarri duten karpa, 18:00etan.Garagardoaz gain, jatekoa ere izango da, eta hori guztia kultur ekitaldi desberdinekin nahastuta. Gaur gauean bertso musikatuez gozatzeko aukera izango dute, 21:00etan. Oihana Iguaran, Amaia Agirre, Xamoa eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira kantuan, Iker Iriartek jarritako gaiak lantzen. Eneko Sierrak eta Ixak Arrutik jarriko dute musika.
Igandea arte izango da zabalik karpa. Ostiralean ere 18:00etatik aurrera izango da zabalik; larunbat eta igandean, berriz, eguerdian irekiko dute. Egunero musika irlandarrarekin girotuko dute karpa, eta jatekoa prestatuko dute egunero: ukondoa, saltxitxak, rabak, olibak eta postreak. Sei garagardo mota dastatzeko aukera izango da, hiru berezi eta hiru arrunta.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea