Iurgi Mendinueta Parte Zaharreko presoa aske geratu da
Donostiako presoa Estremerako (Madril, Espainia) espetxetik irten da bart, baldintzapeko askatasunean geratu ondoren. 21:00ak aldera irten da espetxetik. Iurgi Mendinueta 2009an atxilotu zuen Frantziako Poliziak Burdeosen, eta ETAko kide izatea egotzita espetxeratu zuten. Duela urtebete espainiaratu zuten.