Mendizaletasuna sustatzea dute helburu
Eskolarteko ibilaldi neurtua antolatu du Egiako Aitzarte mendi taldeak iganderako.
Aitzarte mendi taldeari egokitu zaio Donostia-Urumea-Oriako ibilaldia antolatzea. Hauek dira jardueran parte hartuko duten beste mendi elkarteak: Vasco de Camping, Añorgako Kultur Kirol Elkartea, Aitzarte mendi taldea, Uzturre taldea, Mendiriz mendi elkartea, Euskalduna Mendigoizale taldea, eta Aizkardi Mendizale elkartea. Hortaz, 400dik gora mendizale txikiz beteko da Egia igandean.
Plaza Haunditik abiatuko dira goizeko 9:00etan, eta bi ibilbide izango dituzte aukeran: 10 kilometroko laburra, eta 14 kilometroko luzeagoa. Egiako plazan elkartuko dira berriro amaieran, eguerdia aldera, eta indarberritzeko mokadutxo bat banatuko diete parte hartzaile eta laguntzaile guztiei.
400-500 haur eta gaztetxo inguru elkartuko dira igandean Egian. Izan ere, Gipuzkoako mendizale federazioak antolatu ohi duen Eskolarteko Ibilaldi Neurtua egingo dute. Urtero egiten den jarduera da, txikienen artean mendizaletasuna sustatzeko, eta bide batez ingurua ezagutzeko.
Eskualdeka banatzen dituzte ibilaldiak, eta aurten Egiako