Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen mendi irteera bateko irudia. (Argazkia: Añorga KKE)
Añorgako gazteentzako udaleku ibiltariak antolatu dituzte auzoko kultur eta kirol elkarteak eta bertako gazteek. Zehazki, 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotakoentzako udalekuak izango dira, uztailaren 30etik abuztuaren 7ra.
Euskal Herriko hainbat txoko ezagutuko dituzte, Bera eta Amaiur lotuko dituen ibilbidean: Bera, Lesaka, Artikutza, Arantza, Mendaur, Beintza, Leurtza, Doneztebe, Elizondo, Amaiur. Goizetan, hiru bat orduko ibilaldiak egingo dituzte, eta, bazkalostean, jolasak eta bestelako jarduerak. Aurrez adostutako herrietan egingo dute lo, frontoietan eta ikastoletan, baita Mendaur tontorreko bordan eta Artikutzako aterpetxean.
Antolatzaileek lau bilera egingo dituzte Jolas Etxean: gaur (martxoak 11), 19:30ean; eta, bihar, (martxoak 12), 17:00etan. Egun bakoitzean, bi bilera egingo dituzte; bata gurasoekin, eta bigarrena gazteekin. Hala, hainbat kontu argituko dituzte: ibilbidea, garraioa, otorduak, lotarako tokia, prezioa, asegurua, izen ematea… galderak eta kezkak argitzeko tartea ere eskainiko dute.
Aurre izen emate epea martxoaren 14tik 25era zabalduko dute Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen bulegoan, eta Internet bidez.