Arrandegi eraikinari erabilera bat emateko aurrerapausoak eskatu ditu EH Bilduk
Bretxako egoeraz galdetzeko interpelazio bat aurkeztuko du EH Bilduk.
Donostiako Udalak. Erdialdeko eta Parte Zaharreko bizilagunei zerbitzua emateko osasun etxe berri bat eta kiroldegi bat egitea da asmoa.
Aurreko legealdian jarri zen abian prozesua, baina EH Bilduko Josu Ruiz zinegotziak adierazi duenez, udal gobernuak ez du aurrerapenik egin: “urtebete igaro da azken izapideak eta zirriborroak egin genituenetik, eta oraindik ez dute proiektu zehatzik aurkeztu”.
EAJ eta PSE-EEren “kudeaketa falta” salatu du Ruizek, eta sinesgaitza iruditzen zaio euren jarrera: “Aurreko legealdian hainbatetan eztabaidatu genuen gaia udalbatzarrean, eta orduan premiazkoa zenak, orain ez du jarraipenik”, adierazi du.
Osasun etxea eta kiroldegia dira EH Bilduk defendatzen dituen proiektuak, eta bide hori jorratzeko “aurrerapausoak emateko” eskatu dio udal gobernuari. Interpelazio bat aurkeztu dute, eta martxoaren 22ko udalbatzarrera eramango dute gaia, bertan eztabaidatzeko.
Jakina da Bretxako Arrandegia eraikina egokitu eta erabilera publiko bat emateko asmoa duela