Belakok ezusteko kontzertua eskaini du Egiako Le Bukowskin
Egiako musika aretoa jendez leporaino bete da.
Belako musika taldeak berak Facebooken argitaratutako mezu baten bidez zabaldu zen albistea, 18:00etan: “Donostia, gaur 20:30ean ezusteko kontzertua Le Bukowskin!!!”. Egiako musika aretoak eta Musikazuzenean atari digitalak ere zabaldu zuten. Eta halaxe harrapatu zituen jarraitzaile asko, ezustean. Hala ere, sutsuenek ez zuten denborarik galdu, eta ahal izan zuten azkarren gerturatu ziren Egiako musika aretora.
Kontzertua hasi bezain laster aretoa bete egin zen, eta hainbat pertsona kanpoan geratu behar izan ziren. Disko berriarekin hasi ziren, Hamen izenekoa; Bele beltzak baino ez diskoko abestiekin jarraitu zuten; eta, amaieran, euren lehendabiziko diskoko kantak eskaini zituzten. Bi ordu inguruko kontzertua izan zen.
Bideoa: Leire Palacios.
Inork ez zuen espero, baina