Ikus-entzunezkoetan eta arte eszenikoetan ere badaudelako emakumeak
(H)emen Her(e) elkartea sortu dute, emakumezkoen lanari ikusgarritasuna emateko.
(H)emen Her(e). Tabakalerako Kutxa Kultur Enean, Ruiz Balerdi aretoa bete dute emakumezkoek euren indarra adierazteko. Webgunea da elkartearen indargune nagusia, horren bidez sektoreko ahalik eta emakume gehien biltze baita euren nahia. Hartara, kontratatzaileek, erregistroa bete ostean, interesatzen zaizkien baldintzak betetzen dituzten profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango dute. Gainera, beraien artean ezagutzeko ere balio izango diela aipatu dute, asko elkartea sortzeari esker jarri baitira harremanetan.
European Womens Audiovisual Network (EWA) elkarteak otsailean publikatu duen txostenaren arabera, Europako zine eskoletan ikasleen ia erdia emakumeak dira; baina, gaur egun, bost filmetatik batek du emakume zuzendaria. Hala, dirulaguntzen %84 gizonen proiektuek jasotzen dute. Hori aldatzeko bidean daudela diote Hemeneko kideek; eta adibide gisa jarri dute duela gutxi filmatutako Argi filma. Pelikula horretan lan egin duten hamar lagunetatik sei emakumeak dira, edonola, berdintasunerako bidean asko falta dela argi dute.
Honakoek sortu dute Hemen: Miren Aperribai banatzailea, Izaskun Arandia eta Uxue Jimenez zinemagileak, Olatz Beobide aktorea, Iratxe Fresneda EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio irakaslea, eta Kristina Zorita kazetaria. Momentuz, euskarazko webgunea jarri dute abian, baina, segituan zabalduko dute gaztelerazkoa, eta, aurrerago, ingeleskoa. Hala, Euskal Herritik hasi eta nazioartera zabaldu nahi dute taldea.
Ikus-entzunezkoetan eta arte eszenikoetan lan egiten duten emakumeei ikusgarritasuna ematea du helburu gaur aurkeztu duten elkarte berriak: