Jon Enparantza aske geratuko da, 25.000 euroko bermea ordainduta
bakartuta izan dute 2014. urteko urtarrilean atxilotu zutenetik. Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu zituen EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektibo-ko mintzakideen kontrako operazio batean; Jon Enparantza, Groseko Aintzane Orkolaga eta Egiako Jose Luis Campo, tartean.
Jon Enparantza abokatu antiguatarrak gaur berreskuratuko du askatasuna, 25.000 euroko bermea ordainduta. Familiak dirua entregatu bezain pronto, Segoviako espetxetik irtetzea espero dute, iluntzean Euskal Herrian izateko.
Bi urte eman ditu kartzelan Enparantzak, eta