Euskara hutsean bizitzeko gai direla ospatu dute egiatarrek
Egia Euskaraz Egunak bukaera eman dio auzoko 300 lagun baino gehiagok urtarritelik bizitako esperientziari.
Gogotsu jarraitu diote egiatarrek Lutxo Egia idazle bilbotarrak hasitako bideari. Euskaraz bizitzeko ahalegina egin dute 300 lagun baino gehiagok, eta esperientzia guztiz baikorra izan dela diote Egia Euskaraz batzordeko kideek. Urtarrilean hasita, astebeteko txandatan esperientzia bereziak bizitu dituzte auzotarrek, egunerokoan euskara hutsean aritzeko erronkari aurre eginez. Orain, bizitakoak konpartitzeko unea iritsi da, Egia Euskaraz Egunarekin. Hala, Plaza Haundin jarritako Kalakategian bildu dira esperientzian parte hartu duten bizilagun bat baino gehiago, bizitakoaz hitz egiteko eta lekukotzak idatziz uzteko. Egun osorako egitaraua antolatu dute, tailer, ikuskizun eta jolasekin, besteak beste. Egia Bizirik, Trebeska dantza taldea, Aitor ikastola, Txondorra gunea, Haurgunea…. asko izan dira jardueran parte hartu dutenak, eta Egian euskaraz bizi daitekeela erakutsi dute. Ostiraleko astekarian hainbat lekukotza jaso zituen