Gai eta neurri librean sorta bat osatu beharra dago, apirilaren 8a baino lehen.

Bizarrain Euskara Elkarteak Altzako VI. Bertsopaper lehiaketa antolatu du, Altzako bertsozaleak eta Altzania elkartearen laguntzarekin. Egitekoa jarria dago: bertso sorta bat, gai eta neurri librean; gutxienez hiru bertso, eta, gehienez, zortzirekin. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 8a da, eta
bizarrain@altza.net posta elektronikora bidal daitezke, baita eskuz utzi ere,
Casares kultur etxean (Darieta Bidea, 1).
Tableta digital bat eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otarra jasoko du opari lehiaketako irabazleak. Altzako onenarentzat, berriz, Antton Mendizabalek egindako Lau Haizetara oroigarria eta beste otar bat izango dira.
Epaiaren berri emango dute apirilaren 16an, Altzako XVI. Bertso Asteko bertso bazkarian.
Informazio gehiagorako:
Oinarriak eta 605 73 28 45 telefonora deituta.