Erakusketa apirilaren 8ra arte egongo da zabalik, erakusketa aretoan.

Bikingoak, herensugeak, dinosauroak, Erdi Aroko pertsonaiak… denetarik aurkitu daiteke
Kursaalen jarri duten erakusketa berrian. Izan ere,
25.000 ‘click’ panpina baino gehiago ekarri dituzte bertaram eta apirilaren 8ra arte egongo dira ikusgai.
70. hamarkadatik hona, belaunaldi askok jolastu dute panpin berezi horiekin. Horregatik, erakusketa familia guztiari zuzenduta dago, eta bertan guraso eta haurrek esperientziak elkarbanatzeko aukera izango dute.
AESCLICKek erakusketarako hamahiru diorama -maketa- desberdin prestatu ditu. Bakoitzak gai bat islatzen du, eta 350 metro karratuko eremua hartuko dute. Hala, AESCLICK,
Europako bildumagile elkarteak inoiz antolatu duen erakusketarik handienetakoa Donostiak hartuko du.
Sarrerak 5 eurotan eskuratu daitezke, Kursaaleko leihatilan. Hiru urtetik beherakoentzako doakoa izango da sarrera.