Donostia Antitaurinak 10.000 sinadura aurkeztuko ditu udaletxean
Donostia Antitaurina Orain plataformak zezenketen inguruko herri galdeketa egin dadin bildu dituen 10.000 sinadura aurkeztuko ditu bihar Donostiako udaletxean. Ekitaldi bat ere antolatu du, “animaliekin egiten diren ikuskizun injustuekin bukatzeko lehen pausoa eman dela ospatzeko”. Bihar 11:00etan elkartuko dira udaletxearen sarreran.
Abenduan hasi ziren sinadurak biltzen.Donostian erroldatuta dauden herritarren %5en sinadurak behar zituzten galdeketa egiteko, 8.000 inguru.