Laboaren 'Txoria Txori', rumba flamenkoaren erritmoan
Donostiako Sonakay taldeak egin du bertsioa.
Mikel Laboa musikaria omendu du Donostiako Sonakay taldeak. Txoria Txori abestiaren bertsio bat egin dute, euren erara, rumba flamenkoaren erritmoan interpretatuz. Sonakay taldea hainbat kontzertu ematen ari da hirian. Joan den asteburuan Sagueseko El Muro tabernan izan ziren. Hurrengo emanaldia apirilaren 1ean egingo dute, Altxerrin. Eta hurrengoa, apirilaren 21ean, Dabadaban.