Auzipetuak eta Eleak mugimenduko ordezkaria, agerraldian. (Argazkia: Aritz Sorzabal)
Beste epaiketa politiko bati hasiera emango diote Madrilen, datorren maiatzaren 17an. Kasu honetan, bederatzi euskal herritar epaituko dituzte, Ekin-eko zuzendaritzako kide izatea leporatuta; Urko Aierbe eta Sandra Barrenetxea egiatarrak eta Ugaitz Elizaran intxaurrondotarra, tartean. Joxe Aldasoro, Aniaitz Ariznabarreta, Erika Bilbao, Eneko Compains, Egoitz Garmendia eta Rosa Iriarte ere eseriko dira aulkian.
Bederatzi auzipetuek agerraldia egin dute Koldo Mitxelena Kulturunean, Eleak mugimenduko ordezkari Zigor Oleagarekin batera, epaiketa politikoa salatzeko eta hurrengo asteetan egingo duten lanketaren berri emateko. Auzipetuek nabarmendu dute inkomunikatuta egon zireneko autoinkulpazioak direla akusazioaren oinarria. Hain zuzen ere, 2010eko irailaren 14 eta 18 artean egon ziren Guardia Zibilaren esku, eta egun horietan “tortura saio luze eta krudelak” pairatu zituztela ekarri dute gogora. Bi urtez egon dira espetxean, behin behinean, Euskal Herritik 500 kilometro baino gehiagora. Orain, 9 eta 15 urte bitarteko espetxe zigor eskaerei aurre egin beharko diete epaiketan. Sumarioan, ordea, ez diete “bortxazko ekintzarik” leporatu. “Bilerak, txostenak, ordenagailuak eta USB-ak dira duten guztia”, azpimarratu dute.
Erakunde publikoekin eta eragileekin elkartzeko asmoa dute, euren egoera bertatik bertara azaltzeko eta konpromisoak lortzeko. “Epaiketa hau mingarria da, baina aukera bat ere bada, ardura bat. Ez daude bakarrik auzipetu hauen eskubideak jokoan, ezta unean uneko zigortutakoenak, guztionak baizik”, adierazi du Oleagak. Udaletara mozioak eramango dituztela aurreratu dute, eta datorren hilabeteetan bi mahai inguru antolatuko dituztela jakinarazi dute: torturari eta makro epaiketeei buruz, hain justu. Paco Etxeberria forenseak parte hartuko luke batean eta Iñigo Iruin abokatuak, bestean, besteren artean. Ibaetako campusean egingo dituzte hitzaldiak.
Epaiketari buruzko erreportajea argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk ostiralean, papereko edizioan. Auzipetu donostiarren tortura lekukotasunak bilduko ditugu bertan.
Azken bideoak
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea