Masajea bihurtuko da haur eta gurasoen arteko zubi
Uztaila bitartean hileko hirugarren asteazkenero 0-1 urteko haurtxoentzako masaje tailerrak egiten dituzte Egiako kultur etxean. Bihar egingo dute martxoko saioa, 10:00etatik 12:30era.
Jose Ramon Mauduit psikologoak eta Cristina Aznar ginekologoak gidatuko dute tailerra.
Masajea haurtxoaren eta gurasoen arteko harremana estutzeko tresna gisa landuko dute, elkarren arteko estimuluak piztu eta komunikazioa hobetzeko baliagarria izan daitekeela sinetsita baitaude.
Ikastaroa doan da, eta haurdun dauden emakumeak ere joan daitezke.