Urte berri kurdua ospatuko dute larunbatean Uliako mintegietan
Larunbat arratsaldean egingo dute Newroz ospakizunaren ekitaldi nagusia, parkean.
Gurearekin alderatuta, egutegi ezberdin batek gidatzen ditu kurduak. 2.716. urtean sartuko dira beraiek, eta asteburuan egingo dituzte ospakizunak.
Euskal Herrian ere bada, ospakizun horiekin bat egiten duenik. Orain arte Bilbon egiten zen jai nagusia, baina aurten Donostian egingo dute. Komite Internazionalistak, Letaman gaztetxeak eta Uliako Lore Baratzak proiektuko kideek antolatu dute aurtengo jaialdia, herri Kurduekiko elkartasun keinu gisa.
Larunbaterako, arratsalde osoko egitarau prestatu dute: 17:00etan kurduen inguruko istori kontaketa bat eskainiko dute. Jarraian, ‘Kurduak: izatea, eustea eta sortzea’ hitzaldia.Hortaz gain, erakusketa bat eta haurrentzako jolasak ere antolatu dituzte.
Dena den, urte berriko sua, Newroz ospakizuneko ekitaldi nagusia, 19:00etan piztuko dute Uliako parkean. Kurduek egin ohi duten moduan, parte hartzaileak eskutik eman eta dantzan eta kantuan arituko dira suaren inguruan.
Letaman gaztetxean, berriz, Olatz Salvador musikariak kontzertu bat eskainiko du, 20:00etan.
Blaka taldearen kontzertuarekin emango diote amaiera egunari. 21:30ean izango da azken saioa.