Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna hobetzeko ikastaroa, Joxerra Gartziarekin
Gaur egun ez dago ia lanbiderik, noiz edo noiz jendaurrean hitz egitera behartzen ez gaituenik. Lanetik kanpo ere, askotarikoak dira egokitzen zaizkigun komunikazio egoerak: prentsaurreko bat eman, aldizkari baterako artikulu bat idatzi, gurasoen batzarra gidatu, lagun baten ezkontzan hitz batzuk esan… Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu ikastaroa egingo du laugarren urtez. Joxerra Gartzia euskal idazle, kazetari eta EHUko irakasleak emango du ikastaroa, apirilean.