Alberto Gastesi donostiarrak Loewe markarentzat egindako iragarkia ikusi duzu?
Loewe markaren perfume berriaren kanpaina donostiar batek egin du, Alberto Gastesi gazteak (Donostia, 1985). Joan den udazkenean filmatu zuten Bilbon eta inguruko herrietan. Gastesi errealizatzaile lanetan aritu zen, eta Palmera Bambu ekoiztetxea izan zuen lagun. Iragarkian zenbait euskal aktore agertzen dira. Aitor Beltran eta Iñigo Gastesi donostiarrak, besteak beste.
Zinemagile gisa Ekaitza film laburra egin du, eta publizitatean, Donostiako Ayestaran zapata dendentzako iragarki bat ere egin zuen.