IRUTXULOKO HITZA Atotxa inguruan izan da, eta erabiltzaileen iritziak jaso ditu.
Autobus geltoki berria. (Argazkia: Lide Ferreira)
Hilabete pasatxo igaro da autobus geltoki berria abian jarri zutenetik, eta dagoeneko bidaiarien mugimendua nabaria da Atotxa inguruan. IRUTXULOKO HITZA bertara hurbildu da, erabiltzaileek geltoki berriari buruz dituzten iritziak jasotzeko.
Orokorrean pozik dira herritarrak, eta gustura daude aldaketarekin. Hala ere,
zenbait hutsune daudela adierazi dute beste batzuk: “Itxaroteko ia ez dago eserlekurik”, nabarmendu du galdetutako batek.
Ostiraleko papereko edizioan hamabost pertsonen ikuspuntuak biltzen dituen inkesta egongo da irakurgai.