Udal arduradunek bilera ireki bat egingo dute Martuteneko bizilagunekin
Auzoko lanen eta aldaketen berri jasotzeko aukera egongo da, ostegun arratsaldean.
Bilera ireki bat antolatu du Donostiako Udalak Martuteneko bizilagunei begira. Hilabeteak daramatzate Martuteneko bizilagunek obrez inguratuta, uholdeei begira auzoa egokitzen ari direla eta. Udal politikariek eta teknikariak Martutenera hurbilduko dira, proiektuaren egungo egoeraren berri emateko: ibaiaren bideratzea, zubia, hirigintza, mugikortasuna… bilera ostegunean egingo dute, martxoak 17, 19:00etan, Gaztelekuan.