Ondarretako gazte aterpetxearen hainbat gune berritu dituzte
Teilatupeko solairuko logelak aldatu dituzte erabat; beheko solairuko korridorea eta logeletako komunak berritu dituzte; eta sukaldean ere lanak egin dituzte.
Lide Ferreira
La Sirena Ondarretako gazte aterpetxean egindako berrikuntzak erakutsi dizkiete gaur goizean komunikabideei. Gazteria zinegotzi Martin Ibabek eta Hezkuntzaren eta Gizarte Sustapenaren zerbitzuko buru Xabier Agirrezabala izan dira aldaketen berri eman dutenak. Aterpetxea 1992an ireki zuten, eta azken urteotan zatika berritzen joan dira. Oraingoan, lehenengo solairua osorik berritu dute; azpiko solairuko korridorea eta logeletako komunak aldatu dituzte; eta sukaldean ere berrikuntzak egin dituzte. Lanak hamar astez luzatu dira, eta aurrekontua200.000 euro ingurukoa izan da.
Lehendabiziko solairua telaitupekoa da, eta erabat aldatu dute. Lehen, hemezortzi lagunentzako bi logela zeuden, eta komunak kanpoan zeuden. Orain, berriz, solairuak lau logela ditu: lau eta sei lagunentzako bi logela, eta hamabi lagunentzako beste bi; eta komunak logelen barruan daude. Aldaketa hori erabiltzaileen eskaeriei erantzuten diela esan du Ibabek, horiek gela txikiagoak eta komuna gertu izatea eskatzen baitute.
Gainera, argiztatzea eta aireztapena hobetu dituzte, lurra aldatu dute zarata gutxiago egiteko, logelak irisgarriagoak dira, eta instalazioen estetika eguneratu dute.
Bestalde, beheko solairuko komunak eta korridorea ere berritu dituzte. Halaber, erabiltzaileek asko erabiltzen duten sukaldeari ere itxura berri bat eman diote.
Erabiltzaileen profila
Ondarretako aterpetxearen erabiltzaileen arabera, gehien gustuko dutena da kokapena, “bereziki hondartzatik gertu dagoelako”. Jatorri ezberdinetako pertsonek erabiltzen dute, baita Santiago Bidea egiten dutenek ere. Azken horiek gaua pasatzen dutenen %40 dira.
Nazioarteko bisiten artean, frantsesak dira aterpetxean ostatu hartzen duten gehienak. Espainiatik etortzen direnen artean, kataluinarraketa madrildarrak dira nagusi.
Urtero 20.000 erabiltzaile inguru izaten dira La Sirena aterpetxeak. Aurten, erreserba kopurua zertxobait handitu dela adierazi dute.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea