San Pedroko test estropadan parte hartuko dute hiriko traineruek
Hibaikaren webgunean ikus daitezke oinarriak. Berez, ligan, Donostiarraren batel bakarra parte hartzen ari da, eta, momentuz, sailkapeneko hirugarren postuan dago.
Horretaz gain, hiriko traineruak ere lehian arituko dira, San Pedroko test -estropadan. Estropada larunbatean izango da, 17:00etan, eta bertan, Donostiarra A eta Donostiarra B taldeek parte hartuko dute, baita Arraun Lagunaken emakumezkoen ontziak ere. Hemen, partaide guztien zerrenda.
Ez du nolanahiko asteburua espero Donostiarra arraun elkarteak. Izan ere, hiru estropadetan parte hartuko dute klubeko kideek. Batetik, bi jardunaldi izango ditu Gipuzkoako Batel Ligak: Errenteria-Orereta (larunbata, 12:15) eta Orio (igandea, 12:00). Larunbatean batel bat uretaratuko dute, eta igandean, bi. Oreretako jardunaldia Hibaikak antolatu du, eta Xuxa Urkiaren omenezkoa izango da, bigarren urtez. Gainera, estropaden kontura argazki lehiaketa ere antolatu dute, eta