Donostitruk azoka Easo plazan egingo dute aurrerantzean
Hileko hirugarren larunbatetan egingo dute bigarren eskuko azoka, 10:00etatik 14:00etara.
Donostitruk, bigarren eskuko azoka, suhiltzaileen egoitza zaharra utzi eta Easo plazara itzuli da.
Urteak daramatzate bigarren eskuko azoka hau egiten Donostian, eta dagoeneko ospe handia hartu du. Irudi berrituarekin hasi du urtea azokak: logoa aldatu diote, lekua ere bai, eta baita egutegiko eguna ere. Hileko hirugarren larunbatetan egiten dute orain azoka, 10:00etatik 14:00etara. Apirilekoa 16an izango da.
Filosofia eta antolaketa da aldatu ez dena. Donostitruk azoka aukera bikaina da erabiltzen ez diren elementu edo tresna horiek saltzeko, eta baita bigarren eskuko aukeraren bat eskuratzeko ere. Beti bezala, azokan zerbait saldu nahi duenak salmenta gordailura eraman behar du 9:30etik 10:00etara. Merkatua amaitutakoan, saldutakoaren etekinak edo saldu gabeko gaiak jasotzera itzuli beharko dute jabeek.
Esan bezala, hileko hirugarren larunbata izanik, larunbat honetan egingo dute bigarren eskuko azoka Easo plazan. Oraingoan gainera, bertan zerbait erosten duten herritarren artean SINdesperdicio markako erosketa-orga bat eta amantal bat zozkatuko dituzte. SINdesperdiciok poltsa eta osagarriak egiten ditu kaleko iragarkiak egiteko erabiltzen diren oihalak birziklatuz.
Hurrengo Donostitruk Azokak: Apirilak 16, maiatzak 21, ekainak 18 (Bizitruk), uztailak 16, abuztuak 27, irailak 17, urriak 15, azaroak 19 eta abenduak 17.
Donostia 2016 Kultur hiriburutza dela eta,