Hezkuntza eredua zein erreformak salatzeko manifestazioa egin dute ikasle ugarik
Ibaetako kanpuseko aulariotik irten da protesta, eta Bulebarreraino heldu dira.
herri unibertsitateak eta herri eskolen bitartez, besteak beste.
Ikasle Abertzaleak antolatuta, Euskal Herriko ikastetxetako, lanbide heziketako eta unibertsitatetako ikasleria kalera irten da gaur, M17Altxa! lelopean. Hala, hezkuntza ereduaren egoeraren aurrean altxatzea erabaki dute, “ezkutuan aurrera doazen erasoei aurre egiteko, aldaketa sakonei bide emateko eta zapalduen askapenaren mesedera dagoen hezkuntza eraikitzeko”. Donostian, ikastetxe zein unibertsitateko ikasleak mobilizatu dira, eta Ibaetako kanpuseko aulariotik abiatu da manifestazioa. Aurretik, grebalariek piketeak egin dituzte, “konfrontazioa sortzeko, baina baita informazioa zabaltzeko ere”. IAtik salatu dute hiriko ikasle batzuk identifikatu eta miatu dituztela, eta pankarta bat kendu dietela.
Egun Europa eta Espainiatik “datozen inposaketa guztiei” aurre egin diete, “gehienbat erreforma bidegabeak aplikatzen ari zaizkigulako ikasleei, etacpribatizatu nahi dutelako hezkuntza unibertsitatean. Horregatik, horri guztiari planto egingo diogula erabaki dugu; Euskal Herrirako gure hezkunta propioa eraiki nahi dugu”, adierazi du Ikasle Abertzaleak taldeko kide batek.
Hortaz, ez dute erreformen aurkakotasun hutsean geratu nahi izan, eta egungo ereduari ere kritika egin diote; azken batean, hezkuntza sistema propio baten aldarria egiteko baliatu dute greba, urte osoan zehar daramaten dinamikari jarraituz: apurtu eta eraiki,