Jesus Egimendia, entrenatzen.
Donostiako lehen maratoiarekin ekin zion korrika egiteari Jesus Egimendiak (Parte Zaharra, 1954). Zehazki, 1978an izan zen maratoi hura, eta Egimendiak 24 urte zituen: “Donostiako ia maratoi guztiak egin ditut, gaixo edo lesioren bat izan dudan urteren bat kenduta”. Geroztik, New York, Boston, Berlin, Chicago, Londres eta Japoniako maratoiak egin ditu; eta guztira, 67 maratoi egin ditu. Hirian bertan, hiru klubetako kidea da: Donostiarrak Atletismo Taldea, Vasco de Camping mendi elkartea eta Fortuna. Berarekin egon da IRUTXULOKO HITZA eta elkarrizketa zabala argitaratuko du ostiralean.