Zinemaldiko kartel finalistak zeintzuk diren jakin nahi duzu?
Irabazleak maiatzaren 6an jakinaraziko dira.
Herritarren bozketa bukatuta, sail bakoitzeko finalistak nortzuk diren jakinarazi du Donostia Zinemaldiak. Finalistak eta aurkeztutako kartelak lehiaketaren webgunean daude ikusgai.
Martxoaren 1ean abiatu zen online hautaketa: 1.692 karteletatik gogokoen dituztenak bozkatzeko aukera izan dute herritarrek: Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi, Perlak eta Culinary Zinema. Herritarren bozketa honen bitartez (72619 boto jaso dira 6257 erabiltzailerengandik), sail bakoitzetik 10 finalista aukeratu dira. Horiei antolatzaileek aukeratutakoak gehitu behar zaizkie; horrenbestez, epaimahaiak behin betiko finalista horien artetik aukeratuko ditu irabazleak.
Kartel irabazleak maiatzaren 6an egingo den prentsaurreko batean ezagutaraziko dira, eta Zinemaldiaren web orrian eta lehiaketaren webgune berezian ere iragarriko dira. Egun honetan bertan, kartel ofiziala ere ezagutaraziko da, berau parte hartzera gonbidatutako 10 diseinu estudioek eginiko proposamenen artean aukeratua izan da.