"Gero eta indartsuagoak izango gara, eta gero eta harroago egongo gara gure traineruaz"
Donostiarrak bere babesle berriak aurkeztu ditu.
Donostiarrako kideak, eta halaxe jarraituko dute maiatza erdi aldera arte. Baina pozik daude, dagoeneko gainditu dituztelako iazko laguntza osoak. Izan ere, aurreko denboraldiko ia babesle guztiek (%90ak) eurekin jarraituko dute, eta beste berri batzuk ere lortu dituzte.
Gaur egin dute babesleen eta hurrengo pausoen berri emateko agerraldia Kaiarribako arrapalan. Donostiarrako kideen arabera, laguntza ekonomikoa “funtsezkoa” da taldearen biziraupenerako.
Bost oinarri dituztela argitu dute: Batetik, 200 eta 5.000 euro arteko ekarpena egiten duten 60 babesletik gora; Donostia Kirolarekin duten akordioari esker, Donostiako Udalak ere bere diru-laguntza mantentzen du; Martin Berasategi sukaldariak eskaintzen dien babes ekonomikoa eta mediatikoa; Eta Construcciones Amenabar-ek bere babesa berretsi du aurten ere.
Bosgarren oinarria, hilabetez hilabete haziz doan “masa soziala” dela adierazi du Donostiarrak. Aurreko bat bera ere gutxietsi gabe, bazkideen garrantzia nabarmendu dute, eta babes horri esker, “gero eta indartsuagoak izango gara, eta gero eta harroago egongo gara gure traineruaz”, adierazi dute.
Aurreikuspen guztiak gaindituz lortutako baliabide ekonomikoekin kirol material berriak erosi ditu Donostiarrak, tresna egokiekin behar bezala entrenatu eta prestatu ahal izateko.
Gizartearen babesarekin eta 2015eko ligan lortutako hiru banderak ematen duten indarrarekin, gogotsu datoz Donostiarrako kideak. Iazko talde bera mantenduko dute gainera, ia bere osotasunean. Hiru baja izan dituzte, baina ordezko hiru arraunlari etorri dira, eta aurki laugarren bat ere gehituko dute taldean.
Babes eta laguntza ekonomikoa lortzeko kanpainan daude