Metroa gelditzeko eskatu dute, Hiri Handien Nazioarteko Kongresuaren aurrean
Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, kontzentrazioa egin dute 80 lagunek gaur.
Satorralaia elkarteak egindako deialdiaren harira.
Protestaren bidez adierazi dute “lotsagarria” dela hiritarren parte hartzeari buruz hitz egitea: “Donostian adostasun sozialik gabeko egoeran jartzen gaituen proiektu horren gainean erakundeek ez dutenean informaziorik eman, ezta eztabaidarik sustatu ere. Aitzitik, erakundeen aldetik nozitzen ditugun gardentasun-eza, parte hartze publikoa larriki mugatzen duen tramitazio hertsia eta bizilagunen argudio eta proposamenekiko erdeinua salatzen ditugu”.
“Zifra faltsuen gainean, eta propaganda kutsu nabaria duten adierazpen triunfalisten gainean” eraiki dute, Satorralaiaren ustez, metroa egiteko justifikazioa eta eskaera. Metroaren eraikuntzak hirigintza alorrea, Dbus-en zerbitzuetan, gastu sozialen aurrekontuetan ekarriko lukeen kaltea ez dutela aintzat hartu adierazi dute.
Metroaren egitasmoa gelditzeko exijitzen jarraituko dutela berretsi dute. Gaurko manifestazioaz gain, asteazkenero San Martin azokan arratsaldeko 17:30ean elkartzeko jarraituko dute.
Kursaalen egiten ari diren Hiri Handien Sare Iberoamerikarraren (CIDEU) Kongresuaren aurrean, hainbat herritarrek protesta egin dute, metroa eraikitzeko egitasmoa salatzeko. Beharrezkoa ez delako metroari ez pankartaren inguruan bildu dira 80 bat lagun,