Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegia ireki dute
Gaur eta igandea bitartean irekiera programa berezia egingo dute.
Tabakalerak fase berria hasten du, eta bere proiektu kulturala osatzeko azken txanpari aurre egiten dio. Ane Rodriguez Tabakalerako Kultura Zuzendariak, eta Arantza Mariskalek, Ubikeko arduradunak, proiektua aurkeztu dute gaur goizean, eta komunikabideekin batera, sorkuntza liburutegi berria bisitatu dute elkarrekin.
Ubik sorkuntza liburutegiaren irekierarekin
Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan egonaldietan garatzen diren proiektuentzat funtsezko gunea izango da Ubik. Liburutegi izaera duen zerbitzua da hau, baina pertsonek bildumak baina garrantzia handiagoa hartzen dute bertan. Pertsonak dira materialak kontsultzeaz gain, eduki berriak sor ditzaketenak. Finean, funtsek, baliabideek eta profesionalek izaera bikoitz hori posible egiten duten zerbitzua da.
Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiak ateak ireki ditu, eta lantzen dituen materiatan ezagutza berezia duen publikoari zein pentsamendu garaikidea, artea, teknologia, ikus-entzunezkoak, soinua edo bideo-jokoak gustuko dituen edozeini dago zabalik.
XXI. mende honetako gizarteak dituen erronkei aurre egiteko disenatua izan den proiektu gisa aurkezten da. Horrela, hiritargoa du ardatz, bere beharrak eta eskakizunak dira Ubik definitzen dutenak. Hiritarren beharrek eta eskaerek definitzen dute Ubik.
“Ikasi, sortu eta gozatu”. Aditz hauei erantzuteko asmoz sortu dituzte Tabakalerako sorkuntza liburutegiaren zerbitzuak. Eduki berriak deskubritzea dute jomuga. Eta, horrez gain, ikasketa eta ezagutza sustatu, sormena bultzatu eta denbora tarte eder bat igarotzeko espazioa eta denbora eskaintzea.
Hiritarrekiko benetako zabaltze bat bilatzen du sorkuntza liburutegi berriak, edonork bertan bere espazioa aurki dezan: aditua edo ez, arte mundutik etorri ala ez, bakarka edo taldean, gazte edo heldu.
Gaurtik aurrera (martxoak 18) eta igandera arte (martxoak 20), ordutegi berezia izango du, eta edonorrentzat zabalik egongo da Ubik – Tabakalerako sorkuntza liburutegia.
Irekiera programa
2016.03.18 / 2016.03.19 / 2016.03.20 (egun osoan zehar) Tinta eroalearekin egindako graffitia Helburua, elementu plastiko eta teknologikoak erabiliz, teknologiarekin harremana duen mural bat sortzea izango da. 2016.03.18 (17:00 – 19:00) Video Killed The Radio Star MTV-k 1981 urtean lehenengo bideoklipa programatu zuenetik, abesti, sortzaile, zuzendari, teknika eta formatu ugari ikusi ahal izan ditugu. Proiektu honek gai honen inguruko hausnarketa egitea proposatzen du. 2016.03.18 / 2016.03.19 / 2016.03.20 (egun osoan zehar) Utzi zure mezua Ubik, guztientzat sortu den liburutegia da eta zure iritzia jakin nahi dugu lehenengo egunetik. Platoan egingo da jarduera eta bakoitzak zein eginkizun burutu nahi duen erabakiko du: esatari, kamara, teknikari… 2016.03.18 (18:00 – 20:00) La comiquera Lantegi honek kontatzeko modu berriak aurkitu nahi ditu; komikiak berrikusi eta berreraiki argitalpen ez-arautuak nabarmenduz. 2016.03.18 / 2016.03.19 (11:30 – 13:30) Paper pixelak. Post-itekin marrazten Txiki eta handiak, koloretako post-itak erabiliz, pixelatutako irudi bat osatuko dugu, puzzle baten moduan. 2016.03.18 / 2016.03.19 (17:00 – 19:00) Berreraikitzen. Espazioarekin jolasean. Ezagun zaigun paisaia bat gure behar, nahi eta interesen arabera berreraikiko dugu. 2016.03.18 / 2016.03.19 / 2016.03.20 (egun osoan zehar) Zein da Ubiken zaporea? Ubik-ek proposatutako iradokizun edo estimulu batetik abiatuta bisitarien gogoetak jaso nahi dira.2016.03.18 (18:00)
Donostiako Musika Eskolarekin elkarlana
Comboa.
2016.03.18 (19:30)
Donostiako Musika Eskolarekin elkarlana
15 bat kidek osatutako abesbatzak ekitaldi berezi bat eskeiniko du.
2016.03.19 (11:00)
Donostiako Musika Eskolarekin elkarlana
Haize-instrumentu laukotea.
2016.03.19 (18:00 – 20:00)
Femzineak eta perzineak
Partekatutako istorio pertsonaletatik abiatuta, bakarkako fanzineak egingo ditugu; fanzinea istorioak kontatzeko motore gisa.
2016.03.19 (10:00 – 20:00)
Ubikamera: 8 orduz zinemagile
Gai sorpresa baten inguruko bideoa sortzea proposatzen da. Parte-hartzaileek euren mobilak erabiliko dituzte horretarako.
2016.03.20 (11:00 – 13:00)
Tolestu. Orri bakarreko liburuxkak sortzen
Orri bakarra hartu eta tolestuz, liburuxka txikiak sortu ahal izango ditugu, forma eta orrialde kopuru desberdinak lortuz.