Apirilean dantzaren hilabetea egingo dute Donostian
Dantza kalera aterako dute, eta maiatzaren 1ean Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute.
Dantzaren Nazioarteko Egunaren gala egingo baitituzte Donostian. 1996. urtetik, Gipuzkoako Dantza Profesionalen elkartea arduratu da Dantzaren Nazioarteko Egunaren inguruan (apirilaren 29a) programa bat antolatzeaz.
Udaberriko dantza ikastaroak egingo dituzte Viktoria Eugenia Antzokiko dantza aretoan, martxoaren 29tik apirilaren 2ra, Kalan Rocafull irakaslearekin. Herritar guztiek dantzaz goza dezaten, Dantza Kalean ikuskizuna egingo dute apirilaren 9an, 17:30ean. Jazz dantza, dantza garaikidea, neoklasikoa, flamenkoa, funkya, hip hopa eta ekialdeko dantzak lantzen dituzten koreografiak egingo dituzte elkarteko ikasleek.
Apirilaren 10ean, 1.660 dantzarik Kontxa pasealekua hartu, eta barra klasikoko erakustaldia egingo dute, 12:00etan. Dantzari eskainitako hilabetearen ekitaldi jendetsuenetakoa da, eta ikuskizun ederra egiten dute Donostiako ballet ikasle eta irakasle guztiek. Aurten, 20 urte beteko ditu ekitaldi honek, eta gonbidatu bereziekin ospatuko dute urtemuga. Gasteizko Jose Uruñuela udal dantza kontserbatorioko, Nafarroako dantza eskolako, Gaztela Leongo dantza eskola profesionaleko eta Logroñoko dantzaren etxetko ikasleak etorriko dira Donostiara.
Apirilaren 30ean Dantza Sariak emango dituzte Viktoria Eugenia Antzokiko klub aretoan, 17:00etan. Hurrengo egunean, maiatzaren 1ean, Dantzaren Nazioarteko Egunaren XX. gala egingo dute Viktoria Eugenia Antzokian, 19:30ean. Sarrerak jada salgai daude 6, 10 eta 12 euroan, Donostia Kulturaren webgunean.
Dantza maite dutenentzako hilabetea izango da apirila: barra klasikoaren erakustaldia Kontxan, askotariko dantzak Alderdi Ederren, dantza ikastaroak eta