Informazio turistikoa eskaintzen duten hiru bulego daude jada Donostian: Atotxakoa, Alderdi Ederrekoa eta Bulebarrekoa.
Autobus geltokiko turismo bulegoaren irekiera. (Argazkia: Donostiako Udala)
Turismo informazio bulego berri bat ireki dute gaur Donostian, Atotxako autobus geltokiaren kanpoaldean. Bulego berri horrekin, Donostiak hiru informazio puntu izango ditu 2016. urtean. Bulebarrekoa, Alderdi Ederreko
Donostia 2016 Kultur Hiriburuko informazio puntua eta autobus geltokikoa, Norteko geltokiaren aurrean.
Astegunetan, 11:00etatik 19:00etara zabalik izango da, eta igandetan, 11:00etatik 15:00etara. Informazio arretan lan egiten zuten pertsonen kopurua hirukoiztu egin dute. Sei langile izatetik 18 izatera pasatu dira.