Libre lasterketa, Mozal legearen aurka
Apirilaren 9an egingo dute III. Libre lasterketa; izena eman daiteke jada.
Mozal legearen aurkako III. Libre lasterketa egingo dute Donostian, apirilaren 9an, larunbata. 16 urtetik gorako edonork parte har dezake proba honetan. Izen ematea jada zabalik da Herrikrossa.eus webgunean. Arratsaldez egingo dute lasterketa, 20:00etan hasita, eta Bulebarrean jarriko dute irteera eta helmuga. Guztira sei kilometroko ibilbidea egingo dute parte hartzaileek. Parte Zaharretik Erdialdera joango dira, eta handik Antiguarantz abiatuko dira. Ondarretatik bueltan, Kontxatik itzuliko dira berriz Parte Zaharrera. Kaitik sartuko dira berriz auzora, eta San Jeronimo kaletik joango dira helmugara, Bulebarrera.
Izena eman daiteke jada (15 euro) Internet bidez Herrikrossa.eus webgunean, eta baita Herria, Marruma, Platero, Ilunki, Hontza, Kata eta Jolas Etxean ere. Lasterketaren eguenan bertan ere eman daiteke izena, 18 euroren truke.