Biktimen senide eta adiskideei elkartasuna adierazi diete udaleko alderdi guztietako ordezkariek.

Donostiako Udalak biktimen senide eta adiskideei elkartasuna adierazi die. (Argazkia: Donostiako Udala)
Paris, Mali eta Kabuleko atentatuen ondoren egin zuen bezala,
Donostiako Udalak biktimen senide eta adiskideei elkartasuna adierazi die. Donostiako Udalak bost minutuko elkarretaratzea egin du Alderi Ederren gaur eguerdian, atzo, asteartean, Bruselan izandako atentatuak gaitzesteko. Alderdi guztietako ordezkariak elkartu dira.
Donostiako Udalak EUDELen eta lehendakariaren deialdiarekin bat egin du eta Paris, Mali eta Kabuleko atentatuen ondoren egin zuen bezala, biktimen senide eta adiskideei elkartasuna adierazi die. “Udalak erabateko irmotasunaz gaitzesten ditu atzo Bruselan gertatutako atentatu izugarriak. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere adierazi nahi die elkartasuna. Udalak bete-betean arbuiatzen du indarkeria terrorista. Donostiako Udalak, une latz honetan, besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi izan die Bruselako hiriari eta Belgikako herri osoari”, adierazi du ohar bidez.